viernes, 18 de diciembre de 2009

EGUBERRI ON!


Egun hauetan izkina guztiak apaintzen ditugula bistan dago, baina, ez ahaztu, benetan apaindu behar duguna gure bihotza dela.
Egia esan, gurekin ditugun sentimenduak urte osoan garbiak eta onak izan beharko lirateke eta ez bakarrik orain Gabonak direlako, hori jakin badakigu…Hori ezin dugu ahaztu.
Beraz badakizue, eh?? Beti txintxo!! Merezi du-eta!!
Ikastetxean jaialdi bat antolatu genuen Eguberriak gainean genituelako, urtero egin ohi dugun bezala. Gela bakoitzak gabon kanta bat prestatu zuen.
Denok hartu genuen parte oso gustura eta oso momentu atsegina bizi genuen ohitura den bezala. Gurasoak ere primeran ibili ziren beraien seme-alabek egindakoaz disfrutatzen!!

Ah! Esan beharra dago gainera, gabon-postalen lehiaketan oso maila handia izan genuela.
5.Ako irabazlea Aitor Muñoz izan dela eta 5.Bkoa, berriz, Naroa Álvarez.
4.Akoa Nerea, 4.Bkoa Maider, 6.Akoa Uxue eta 6.Bkoa Iñigo.
Zorionak !! Gainera, Aitorrek, baita irabazi du Donostiabus lehiaketan, Zorionak berriro!!
Eta…
Gabon egun hauek indarberritu dezatela gizon-emakumeen elkartasun sentimendua, eta urte berriak zoriona eta ongi izatea ekar ditzala gurera eta besteenera, eta berdintasuna gizon eta emakume guztiontzat
.
...

sábado, 5 de diciembre de 2009

ERREALAREKIN BAT


Abenduaren 2an "Amets bat"-ek antolatutako egitarauan hartu genuen parte.
Goizean, Errealari egin genion bisitaldia eta, bazkaldu ondoren, Kutxa espaziora joan ginen!!
Primeran ibili ginen, jakina!!

Gaur, abenduak 5, denok Anoetara Erreala animatzera, oparitu zizkiguten sarrerekin!!
Aupa Erreala!!




...
...

jueves, 3 de diciembre de 2009

EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAK ERE BADU BERE EGUNA

Gaur, abenduak 3, Xabierko Frantzisko Deunaren eguna, Euskararen eguna ospatzen da.


Baina noiz hasi zen ospatzen egun hau? Noren ekimena izan zen?Euskararen Eguna 1949ko abenduaren 3an ospatu zen lehenengo aldiz. Euskaltzaindiak eta Eusko Jaurlaritzak abenduaren 3a, Xabierko Frantziskoren eguna, Euskararen Egun ofizial izendatu zuten.Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.Euskararen Nazioarteko Egunerako Benito Lertxundik abesti bat egin zuen, nahi izanez gero bilatu eta entzun.

Gure ikastetxean ere, euskararen eguna ospatzeko zenbait jardueratan murgilduta ibiliko gara, nola ez!!Ea euskararen geroa ekintza xume hauetan bakarrik ez den geratzen eta guztiok esaten dugun: Nik euskaraz bai!
Beraz badakizue, dakigun euskara gero eta gehiago erabili....altxor izugarria dugu eta!
...
...

sábado, 21 de noviembre de 2009

ZUEK BAI KIROLARIAK!!

ANIMO,ETA AURRERA!!
...




AUPA MUNDAIZ!!!
...

viernes, 13 de noviembre de 2009

MUNDAIZEKO "VILLA" 50 URTE



OSPAKIZUNA: azaroak 14, larunbata
“ Villa Mundaiz: 50 urte”
Landetxean 50 urte
Orain del 50 urte hasi ziren eskolak Mundaizen. 1956ko azaroaren 30ean Esteban Mugika
(Probintziala) eta Evaristo Unzalu (Zuzendaria) Anaiak Olazabal jaujaunaren bulegoan sinatu zituzten erosketa eskriturak.
Lehen eskolak Landetxean 1959ko apirilak 3an Zuzendaria zen Evaristo Unzalu
Anaiak, 1959ko apirilaren 6etik aurrera Batxillergoko ikasketak Mundaiz Ikastetxean irakatsiko zituztela esateko zirkular bat igorri zien guraso guztiei. LehenHezkuntzako ikasketak 1973. urterarte Sanchez Tocako eskolan emango ziren.

ERAKUSKETA IRAUNKORRA: Ikasgela museoa Villa Ikastetxeko eraikuntzarik enblematikoena da.
Gaur egun Batxillergoko ikasketak irakasten dira.
Hauek Unibertsitatera edo Goi zikloko formakuntza egitera joan aurretiko ikasketak irakasten dira.
17’00etatik 18’00etara “ikasgela museoa” bisitatu daiteke (haurrak heldu batez lagundurik) Azaroaren bukaera arte asteartetik ostiralera egongo da irekita.
Oraintsu zaharberritutako beirate eta hirira ematen duen aurrealdeko armarriak ikusi daitezke gainera.
Ikasgelan 08-09ikasturtean GIEk antolaturiko marrazki lehiaketako marrazkiak ikus ditzakezue. Jangelan puzzle sorta polit bat ere badago.

EGITARAUA: Ospakizuna azaroak 14ean
50 urteak ospatzearren eukaristia, kontzertua eta
aperitibo bat izango ditugu honako egitaraurekin:

**--- EGITARAUA ---**
Azaroak 14, LARUNBATA


• 11’00 Frantziskotarren eleizan eukaristia
• 11’45 “Ertizka” (Zortziko) kontzertua
• 13’00 Ohorezko Agurra
Landetxera eta ikasgela museora bisita
• 14’00 Aperitiboa



ONDO PASA!!!!!

viernes, 16 de octubre de 2009

Unicef-ekin bat

Urriak 16 Unicef-ekin bat
Lasterketa Solidaria

Gipuzkoako Unicef-ekoek ohiko lasterketa solidarioa prestatu dute, seigarrenez.
Aurtengo edizioan bilduko den dirua "Nigerrerako tantak” kanpainara bideratuko da.
Kanpaina horrekin, Nigerren urak duen garrantzia azpimarratu nahi du, bai eta ura haurren biziraupenerako gakoa dela ere.

Lasterketa Saguesetik Zurriolara izan da eta 15 minutu iraun ditu.

Lasterketa honetan Donostiako LHko 5. eta 6. mailakook hartu dugu parte eta bakoitzeko 2 euroko laguntza eskaindu diegu. Unicef-ek Nigerren ura eta haurren biziraupena bermatzeko aurrera daraman egitasmorako.

Ikastetxe asko bildu gara eta oso giro onean burutu dugu ekintza.
Mundaizekoak irabazleen artean egon gara, jakina!!!

Hori bai, hotz galanta pasa dugu hasiera batean!! Gero ordea, korrika egin ondoren, eguzkipean eta hamaiketako goxo bat dastatuz primeran sentitu gara.
..
..

viernes, 2 de octubre de 2009

LH INGURUMEN ESKOLETAN

INGURUGIRO ESKOLAK

Irailaren 23, 24, eta 25ean LHko ikasle guztiak naturarekin harremanetan jarri ginen.
Lehengo eta bigarren mailakoak egun pasa joan ziren Guadalupera joan ziren.
Gainontzekoak hiru egunetarako abiatu ginen ingurumen eskoletara.

Hirugarren mailakoak Zarautzera joan ziren, laugarren mailakoak, berriz, Azpeitiara joan ziren.
Seigarren mailakoak Berrizera, kirol arriskutsuak praktikatzera. DENAK POZ-POZIK IBILI ZIREN!!

Bosgarren mailakoak ERE primeran ibili ginen Arotz-Enea Ingurugiro Heziketako Eskolan. Etxarri-Larraun herrian dago kokatuta, Lekunberrtik oso gertu, Nafarroan.
Basoa izan zen gure protagonista. Horren barruan “kobazulo” pare bat bisitatu genituen, zein politak ziren, barruan bertan, gure begiraleengandik entzundako historioak!!!
Sendabelarrak hartu genituen, llantén izenekoa, eta ondoren ukendua egin genuen. Oso interesgarria iruditu zitzaigun tailer hori, denak irten ginen ukendu pote batekin.
Aldatz herria ere bisitatu genuen, eta bidetik gindoazela, ondoko soro batean behi baten erditzea ikusi genuen, ikaragarria izan zen hura!!


Gauza asko ikasi ondoren, ikasitakoa praktikan jartzeko momentua iritsi zitzaigun. Lan-koaderno interesgarria bete genuen.

Eta nola ez, gizakia eta ingurugiroaren harremanak nolakoak diren sentitu eta ikasi genuen oso giro atseginean.

EZ AHAZTU IKASITAKOA,
BESTE BAT ARTE!!
..
..

viernes, 18 de septiembre de 2009

IKASTURTE BERRIA (2009-2010)

Duela gutxi hasi genuen ikasturte berria (09-10) eta, jada, buru belarri ari gara lanean.

Maila berria, zenbait irakasle berri, liburu berriak, eta nola ez, ilusio berriak ere!
Gaur, gure lehen irteera izan dugu eta pozaren pozez ibili gara.
Urtero bezala, irailean, 57.Zinemaldian hartu dugu parte beste ikastetxetako ikasle asko bezala.
Aretoa beteta zegoen.
Aurten "PONYO" filmea ikusi dugu eta asko gustatu zaigu. Lehenengo aldia izan da euskeraz entzun dela filme hau.

Hemen duzue laburpen txiki bat:
...
Hayao Miyazaki japoniar zinemagilearen azkenengo filma, "Ponyo itsaslabarrean", beste obra nagusi bat da, ez soilik marrazki bizidunen filmeen artean, baizik eta edozein moetako zineman.
Filma "Sirenatxo txikia" ipuinaren bertsio bat da gutxi gora behera: Sosuke umeak arraintxo gorri bat aurkitzen du, itotzetik salbatzen du eta Ponyo izena jartzen dio. Ponyo itsasoetako erreginaren alabatxoa da eta bere aitak itsas indarrak bialtzen ditu beragana itzularazteko. Baina Ponyok Sosukeren odol tanta bat xukatu du eta horregatik neskatila batetan bihurtzen da eta Sosukerengana itzultzen da, bere ihesan naturaren indarrak askatuz, ekaitz eta uholde izugarri bat eraginez. Azkenean, Sosukek Ponyo beti maiteko duela zin egin behar du, Ponyo neskatila bat izaten jarrai dezan, bere botereak gal ditzan eta itsas aparrean bihur ez dadin.




Haurrentzako ipuin zoragarri bat eta nagusientzako gozamen estetiko eta etiko bat ere, mezu ekologista bat bere barnean daramana: gizakiak eta natura batera bizi daitezke betirako elkar maite eta errespetatzen badute.

Asko gustatu zaigu.

martes, 7 de julio de 2009

OPORRAK!!!

Zoragarria da oporrak izatea.

Oporrak gozatu baina alferkeriari ez utzi lekurik, e?

Jolas egin eta asko ikasi!!

Kontatu kontatu non zabiltzaten!!!

Eta argazkiak badituzue bidali, hementxe txertatuko baititugu, horrela, denok ezagutuko ditugu ikusten ari zareten lekuak!!
....
....

jueves, 18 de junio de 2009

TXANGOAN URBASARA ETA, AGURRRRRAAAA!!!

IKASTURTEARI AGUR ESATEKO…

EGUN PASA URBASAN!!

IKASTURTEARI AGUR ESATEKO… EGUN PASA URBASAN!


Ikasturteari amaiera polita eta dibertigarria emateko, Urbasara joan ginen eguna pasatzera Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklokoak; hau da, 5A, 5B, 6A eta 6B taldeetakoak.
Primeran pasa genuen, jakina!!!

Hemen dituzue argazkiak...





Batzuk ─ez dugu aipatuko nortzuek...─ lohi-putzu bat ere aurkitu zuten eta… nahita edo nahi gabe… gustura sartu zituzten oinak barruraino eta baten batek zapatila ere galdu zuen!!! Ai, ai, ai… Segur aski basurderen batek aurkitu eta oraindik hantxe ibiliko da, ezin janda.


Hala ere, dena primeran irten zen eta asko gozatu genuen paisaiaz eta lekuaz. Zoragarria dela esan beharrik ez dago!!!Gainera eguraldia bikain portatu zen gurekin!
Bai joatean, bai etortzean, Altsasuko corazonisten ikastetxea ikusi genuen.


sábado, 6 de junio de 2009

JESUSEN BIHOTZAREN EGUNA, GURE EGUNA

JESUSEN BIHOTZAREN EGUNA, GURE EGUNA.

Ekainaren 5ean ospatu genuen ikastetxearen eguna.
Urtero bezala, gogoz eta ilusioz ekin genion egunari.
Goizero bezala, bederatzietan bildu ginen, baina ez liburuen aurrean, frantziskotarren elizan baizik; eta hantxe, eukaristian hartu genuen parte, “Jesusen Bihotza” denok maite dugula oso nabarmen geratu zelarik.


Ondoren, Zurriolara abiatzea zen gure asmoa kirol-ekintzetan murgiltzeko, baina eguraldiak ez zigun gure plana betetzen utzi eta gelara itzuli behar izan genuen. Ez pentsa liburuak ireki genituenik, ez, ez, ez.. mahai jokuekin, dantzan, txisteak kontatzen … aritu ginen.
Zein ondo pasa genuen!

Goiz erdian hamaiketakoa hartu genuen.
Ummm... Zein goxoak zeuden donutsak eta txokolatezko irabiatua!
Hemendik eskerrak hamaiketakoa hurbildu zigutenei!
Eta, jaiak bukatu ohi diren eran, bukatu genuen guk ere, hau da, poz-pozik eta datorren urtean errepikatzeko gogoekin!


Gaur, berriz, ekainak 6, “Familiaren eguna” ospatzen dugu eta ohi denez, ekintzaz beteta dugu eguna.

A! Interesgarriena gure Jaialdia, jakina!!!!!

Ondo pasa!!!




sábado, 23 de mayo de 2009

VI.IBILALDI ZIKLOTURISTA

PEDALEO SOLIDARIOA
VI. IBILALDI ZIKLOTURISTA


Pedaleo soliadarioa, bai. Baina zer esan nahi du horrek?
Duela sei urte antolatu zen jarduera atsegin hori lehen aldiz eta, urtetik urtera, jende gehiagok hartzen du parte, zorionez.

Bi helburu nagusi ditu: alde batetik, esklerosi anizkoitzaren aurkako borrokari laguntzeko dirua jasotzea eta, bestetik, bizikletan ibiltzen gozatzea, elkarrekin ibilbidea eginez Donostian barrena.


Antolaturiko ibilbidea honako hauxe izango da:
Mundaiz ikastetxea, Mandasko dukearen pasealekua, Santa Katalina zubia, Erregina Erregentearen kalea, Boulevard zumardia, Kontxa pasealekua, Eduardo Chillida pasealekua. Hortxe talde-argazkia atera eta buelta, Igeldo pasealekua, Kontxa pasealekua, San Martin kalea, Mandasko dukearen pasealekua eta Mundaiz.

Maiatzaren 24an, igandez, 12.00etan abiatuko gara eta 13:30etan amaituko dugu gutxi gora-behera, hamaiketako goxoa dastatuz.

Dena den, badakizue txirrindulari ona izateko arauak betetzea ezinbestekoa dela…

Hona hemen aholku batzuk:


-Pedalei eragin baino lehen, bizikleta egoera onean dagoela egiaztatu behar duzue: gurpilak, balaztak, argiak…
-Abiadura egokian joan, txirrina eta argiak erabili, semaforoak eta galtzada errespetatu...
-Gainontzeko ibilgailuek beti ikusi behar zaituzte, eta ez ibili jolasean autoen artean!
-Adierazi eskuz zer mugimendu eta norabide aldaketa egin behar dituzun.
-Seinaleak errespetatu.
-Kaskoa erabiltzea ezinbestekoa da.
-Udaltzainen aginduak aintzakotzat hartu eta baita trafiko-arauak ere.

Eta bukatzeko… ONDO PASA!

martes, 12 de mayo de 2009

OLINPIADAK!!!!!!!

XXVI. Olinpiadak
.....
Aurreko asteburuan
“Corazonisten arteko Olinpiadak izan ziren, Errenteriako Telleri ikastetxean.
Gure ikastetxeko kide askok hartu genuen parte saskibaloian eta areto-futbolean. Baina, zoritxarrez, ez genuen koparik irabazi… Hori bai! Oso pozik eta gustura ibili ginen. Alde batetik, izugarri disfrutatu genuelako eta, bestetik, lagun berriak egin genituelako, nola ez!

Ikastetxe askotako kirolariak elkartzea eta elkarrekin asteburua ematea da erronka.
Bosgarren mailako batzuk hartu genuen parte:
Erik Contreras, Jon Wood, Enrique Bordenave, Iñigo Gorriño eta abarrek.
Datorren ikasturtean Zaragozan izango dira Olinpiadak, eta dagoeneko irrikan gaude hara joateko.
Aupa Olinpiadak!!

miércoles, 29 de abril de 2009

Hipika

Gaur iragarkizun batekin natorkizue,

nor da hemen agertzen dena??

.......















Beste modu atsegin bat asia betetzeko.

jueves, 23 de abril de 2009

LIBURUAREN EGUNA

Liburuaren eguna ospatzen dugu gaur.


Egun polita eta zirraragarria.




Zenbat momentu onak pasatzen ditugun historio atseginak irakurtzen!!...
Zenbat ikasi dugun liburuei esker!!!...
Gaur egun, ikus-entzumenezkoak dira erregeak, eta askotan, pereza izugarria ematen digu liburu bat hartzeak baina... ez ahaztu liburuek duten xarma ez digutela ikus-entzumenezkoek ematen, hori egia da....
Egun honekin lotuta bi galdera uzten dizkizuet airean:

-Zergatik ospatzen da gaur liburuaren eguna?? eta,
-Zein izan da zuk irakurri duzun azken liburua??

...


viernes, 3 de abril de 2009

ASTE SANTUKO OPORRAK

Bigarren hiruhilabeteari agur esaten.......

Gaur, ikastetxeko ikasle guztiok irteera izan dugu,

batzuk Amezketara joan dira, beste batzuk Pagoetara eta hirugarren ziklokook Kutxaespaziora (5.mailakoak), Txillidalekura (6. mailakoak) eta elkarrekin bazkaltzera Zubietara joan gara.


Eguna oso interesgarria izan da, bai ikasi dugunagatik, eta bai klasetik kanpo elkarrekin ibiltzeagatik.

Oso esperientzia aberasgarria sortzen bait du beti elkarbizitzak.
..
Orain Aste Santuan sartuko gara eta, honekin batera oporrak iristen zaizkigu.Bada, badakizue, deskantsatu eta aprobetxatu pilak betetzeko, berehala dugu buelta eta.

....

viernes, 27 de marzo de 2009

KORRIKA 16. MUNDAIZEN

TUTERA-GAZTEIZ 09 martxoaren 26tik apirilaren 5era.

Korrika kulturala Mundaizen; martxoak 27, ostirala.





Euskal kultura bultzatzea eta euskara gizartearen esparru guztietara eramatea da egitasmo honen helburua.
Ongi etorri, lagun!!
Horrela du izenburua Korrika 16ren kantak, Betagarri taldearen eta Jon Maiaren artean egindakoak.
Abestia eta bideoa ikusi eta entzun nahi badituzue, hemen duzue dagokion helbidea elektronikoa:
Korrika 16” bideo-klipa: www.korrika.org gunean dago ikusgai.

Hemen duzue abestian, behin eta berriro, errepikatzen dena :
Karriketan korrika
korrika karriketan
doa Euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa Mundua... uhoo
Karriketan korrika
korrika karriketan
doa Euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa mundua... uhoo
Kantatu dezagun

Ongi etorri lagun!
Euskara herrira
Zure herrira zatozena..
…..
Mundaizeko ikasleek parte hartuko dugu, gaur martxoak 27.
Ikastetxetik abiatu eta, Kristina-enea parketik Egia kalera, hemendik gora, eta Ametzagaina kaletik gora MªReina elizaraino, eta handik, Karmengo kaletik Plaza handira jeitsi.
Eta …..hantxe, nola ez, askari goxo bat dastatu hainbeste kirola egin ondoren, musikaz alaituta eta, ...berriro buelta!!!!!


Aupa neska-mutilok!!!!!

...
...


viernes, 20 de marzo de 2009

UDABERRIA

Gaur, udaberria iritsi zaigu.
Lau jai eguneko zubia eta, tartean udaberria.
A ze atsegina!!


Udazkena euritsu izan zen, aterkiak eskuetatik kendu ezinik igaro zen urtaroa. Eta nola ez, eguraldi grisari aurpegia ona jarriz pasatu zen.

Neguak, bestalde, aurpegi gogorra erakutsi du. Urrian bota zuen elurra lehenaldiz eta hortik aurrera ia astero ikusi ahal izan dugu, mendian zein kalean.

Udaberria gaur iritsi zaigu baina udaberrikoak propioak diren zenbait aldaketa hasi ziren jada duela egun batzuk. Zuhaitz asko loretan daude eta zelaietan ere hasi dira irteten loreak, bistarako plazerra, jakina!
Hori bai, kontuz polenarekin, aurten gogor joko diela alergikoei diote adituek eta.

Dena den, disfritatu dezagun udaberriaz, urteko sasoi atsegina baita.
Eta zu?? Horretan zaude?? Kontatu kontatu.......
....
....

jueves, 12 de marzo de 2009

--PERUREN ALDEKO ASTEA--


Hemen Haritz Peruko ikasle batzuekin....
Eta hemen Haritz, izan zituen bizilagunekin.....

"Peruren aldeko astea" ospatzen ari gara.
Horretarako irakasleak, ikasleak eta gurasoak inplikatu nahi ditugu eta, hainbat ekintzei esker, Perun gu baino okerrago bizi den hainbat jenderi laguntzeko ilusioa lortu. Nahiz eta urrun bizi, gurekin asko dutelako antzekoa, Jesusen Bihotzekoak "KORAZONISTAK" baitira horiek ere. Bestetik, gainera, okerren daudenentzat harrera-etxea eraikitzeko behar besteko diru laguntza lortu nahi dugu. Hainbat anai korazonista ditugu han eta ez ditugula ahaztu azaldu nahi diegu. Haritz irakaslea han ibili zen garaiko lana baloratu nahi dugu, hango errealitateari buruzko hainbat eta hainbat argazki ikusi ahal izan ditugu eta.
Eskerrik asko Haritz hango errealitatea hain ondo azaltzeagatik.

Gaur osteguna, kontzertu solidario bat eskeinduko digute zenbait ikasle eta bi irakasle, aupa!!
Ostiralean afari solidarioa izango dugu, animo!!

Jaimek, prestatutako egitarau informazioa ere polit-polita geratu da.

Eskerrik asko ere, solidaritatearen alde, hainbeste lan egiten duzuen guztioi.
....
....

lunes, 9 de marzo de 2009

POLICARPO ANAIA

Aurreko martxoaren 6an, ostiralez, POLICARPO ANAIAREN JAIA ospatu genuen.




Policarpo anaiaren eguna ospatu behar genuela eta, haren bizitza ezagutzeko ekintza asko burutu genituen astean zehar ere.

Ostegunean 9:05ean Policarpo anaiaren aldeko meza izan zen.
Arratsaldean, 15:00etan, jolasak zeuden prestatuta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, baina eguraldiak ez zigun batere lagundu eta, azkenean, zinema antolatu behar izan genuen.
Haizeak eta kazkabarrak ez ziguten patiora ateratzen uzti, prestatua geneukan askari goxoa jatera. Baina, nolabait, eguraldi lardatsari aurre egin eta askaria jatea lortu genuen, behintzat.
Policarpo anaiak ez zuen nahi izan gu askaldu gabe gelditzerik, jakina!!!

"Corazonisten ikastetxeko ikasle guztiek ezagutzen dugu nor izan zen Policarpo anaia eta honek, anaien alde, burutu zuen lana. Baina gehiago jakin nahi baduzue sartu interneten eta, aurkituko duzue hari buruz idatzi den guztia.

Gora Policarpo Anaia, Corazonisteen fundatzaileenetako bat.

.......

.......

.......

........
........

lunes, 23 de febrero de 2009

INHAUTERIAK

Aupa!!!!!!

Zorionak "Trumoiak" konparsan parte hartu duzuen
bostgarren mailako guztioi!!!!

Baita parte hartu duten zuen gurasoei ere, nola ez!!! Hainbeste entsaio ondoren, lortu duzue, e?




A ze politak zaudeten Mikel eta Paula!!!!! Zoragarriak!!!



Eta hemen; Mikel, Sara, Julen, Iñigo, Paula... koadrila guztia!!!!! Zoragarraiak!!!!




ZORIONAK BEHIN ETA BERRIRO, ZORIONAK!!!!!

DONOSTIAKO INHAUTERIETAKO KONPARSA TXAPELDUNA izendatu zaituztete!!!

ZORIONAK BEHIN ETA BERRIRO, ZORIONAK!!!

A! eta ikastetxean, larunbatean, mozorrotuta parte hartu zenuten guztioi ere zorionak!
Politak baino politagoak zeundeten!! Sari asko banatu ziren eta batzuk bostgarren mailakoek irabazi zituztenn .Besteak beste; Arkaitz .....
Mozorroak mundialak ziren!! Zein giro atsegina zuek sortzen zenutena!!!

ZORIONAK!!!

Badakizue, orain argazkiak ekarri eta zintzilikatuko ditugu, denok liluratzeko.
..
..
..

domingo, 22 de febrero de 2009

Donostia elurretan



Duela ez asko, horrelako irudiak ikusi genituen Donostian, ez da erreza ez, horrelakoak ikustea baina daramagun neguarekin ......
Elurra Donostiarekin maintemindu zela eta , gai hau aipatu genuen gure blogan eta argazki politenetako bat aukeratu genuen hemen zintzilikatzeko oroimen gisa.
Gaur, ordea, bilduma osoa eskaindu nahi dizuegu.
Bilduma honen argazkiak LUISMI irakasleak atera zituen, argazkilari mundiala baita.

martes, 10 de febrero de 2009

GIMNASIA RÍTMICA

GIPUZKOAKO TXAPELKETAN PARTE HARTU GENUEN BOSGARREN MAILAKO TALDETXO BATEK.

LAURA, UXUE ETA TANIA.




LAU HILABETE IGARO ONDOREN ENTSAIOTAN JOTAKE, OSO HARRO GEUNDEN LORTUTAKO MAILAREKIN ETA.... GURE LANA ERAKUSTEKO EGUNA IRITSI ZEN, OTSAILAREN 8AN, HAIN ZUZE ERE.
TXAPELKETAN BOSGARRENAK GERATU GINEN!!!


POZ-POZIK BUELTATU GINEN ETXERA ASKO DISFRUTATU ONDOREN.
HORI BAI, HURRENGOAN LEHENAK IZANGO GARA, ZIUR!!!!!!!



LAURA, TANIA eta UXUE 5.A mailako ikasleak
......................
......................

sábado, 7 de febrero de 2009

ELURRA DONOSTIAREKIN MAITEMINDUTA!!!

Aurten, halaxe dirudi bai, Elurra Donostiarekin maitemindu zaigu erabat.
Egia esan maiteminaldi honekin Donostia ederra baino ederragoa izan dugu.
Eta gu, nola ez, elurraz ere zaletu gara!!
Begira begira ..........
........................

jueves, 5 de febrero de 2009

Santa Águeda Mundaizen

AUPA STA. ÁGUEDA!!!



Atzo, otsailaren 4a Santa Ageda bezpera, ohitura zaharra denez gure ikasleak makilak eskuan eta Koplei lagunduz lurra kolpatzen (Jaimek markatzen zuen erritmoan) ea natura esnatzen zen, kantuan irten ziren eguraldiaz lagunduta.
Bai, eguraldia lagun izan genuen, Luismik ateratako argazki hauetan ikus ahal duzuen bezala.



Izadia lozorrotik esnatzen dela dio antzinako oroimenak, negua atzean utzi eta udaberriari begira jarriz. ...

Baina.....ba al dakizue nor izan zen Ageda??

Ageda Sizilian jaiotako neska eder bat zen, orain 1800 urte. Siziliako Gobernadoreak berarekin ezkondu nahi zuen, baina Agedak ez zuen maite eta uko egion zion bere eskakizunari. Gobernadoreak haserretuta Ageda atxilotu egin zuen eta torturatu, hil arte. Bularrak moztu zizkion gainera. Ageda gazteak bere gogoari tinko eutsi ziolako Eliza Katoloikoak santu bihurtu eta otsailaren 5a izendatu zuen bere omenezko eguna.

Euskal Herriko eguna da, koplak ondo esaten duen bezala.

Orain badakizue nor izan zen....
................................

viernes, 30 de enero de 2009

BAKEAREN ALDEKO ASTEA


URTARRILAREN 30a





BAKEAREN EGUNA OSPATU DUGU GAUR IKASTETXEAN.


JAKIN BADAKIGU, BAKEA EGUNEROKO JARRERA DELA BAINA, GAUR, ESKAINDU NAHI IZAN DIOGU KLASEKO DENBORA ERE.
JOLASTOKIAN BILDU GARA IKASLEAK, IRAKASLEAK,IKASTETXEKO LANGILEAK ETA ZENBAIT GURASO ERE.
ELKARREKIN BAKE-USOA IRUDIKATU DUGU, ABESTI POLIT BAT ABESTU ETA OTOITZ BAT ERREZATU DUGU ERE.
GELA BAKOITZAK IDATZI DUEN BAKEAREN ALDEKO MEZU BAT PUXIKARI LOTU ETA AIREAN ASKATU DITUGU GURE MEZUAK ZABALDU NAHIAN...





EZ AHAZTU...



BAKEAN HEZI ETA BIZI.

.....................................................................................

domingo, 25 de enero de 2009

09-1-20 SAN SEBASTIAN EGUNA!!!


2009ko urtarrilaren 20a,

DONOSTIA EGUNA OSPATZEKO POLIT-POLITAK JANTZI ZIREN OHI DENEZ GURE IKASLEAK.
HORTXE DITUGU EZIN POLITAGOAK: LAURA, MAIALEN, LUCÍA, PAULA, ALLENDE, ALAZNE, TANIA ETA UXUE.
AUPA NESKAK!!!!




.........

viernes, 16 de enero de 2009

DANBORRADA MUNDAIZEN !!!!


Aupa San Sebastián !!
Aupa Mundaiz!!


San Sebastian eguna gertu dugunez gaur, ostirala, ikastetxean ospatuko dugu haur eta lehen hezkuntzakook aspaldidanik ohi den bezala.

Jakin badakizue, ikasleak bizi-bizian saiatzen direla danborrarekin, hori argi ikusi dugu zenbait entsegutan, baina, gaur, familia aurre-aurrean dagoela...zer esanik ez !!!! oraindik askoz gehiago!!!

A ze nolako kontzertu ederra eta hunkigarria ikasleena!!!
Zoragarria baino zoragarriagoa!!!



Aupa mundaizeko danborreroak!!!

........