viernes, 18 de diciembre de 2009

EGUBERRI ON!


Egun hauetan izkina guztiak apaintzen ditugula bistan dago, baina, ez ahaztu, benetan apaindu behar duguna gure bihotza dela.
Egia esan, gurekin ditugun sentimenduak urte osoan garbiak eta onak izan beharko lirateke eta ez bakarrik orain Gabonak direlako, hori jakin badakigu…Hori ezin dugu ahaztu.
Beraz badakizue, eh?? Beti txintxo!! Merezi du-eta!!
Ikastetxean jaialdi bat antolatu genuen Eguberriak gainean genituelako, urtero egin ohi dugun bezala. Gela bakoitzak gabon kanta bat prestatu zuen.
Denok hartu genuen parte oso gustura eta oso momentu atsegina bizi genuen ohitura den bezala. Gurasoak ere primeran ibili ziren beraien seme-alabek egindakoaz disfrutatzen!!

Ah! Esan beharra dago gainera, gabon-postalen lehiaketan oso maila handia izan genuela.
5.Ako irabazlea Aitor Muñoz izan dela eta 5.Bkoa, berriz, Naroa Álvarez.
4.Akoa Nerea, 4.Bkoa Maider, 6.Akoa Uxue eta 6.Bkoa Iñigo.
Zorionak !! Gainera, Aitorrek, baita irabazi du Donostiabus lehiaketan, Zorionak berriro!!
Eta…
Gabon egun hauek indarberritu dezatela gizon-emakumeen elkartasun sentimendua, eta urte berriak zoriona eta ongi izatea ekar ditzala gurera eta besteenera, eta berdintasuna gizon eta emakume guztiontzat
.
...

10 comentarios:

Ague dijo...

Eguberri On guztioi!!
Deskantsatu eta pilak bete, merezi dugu-eta!
Zorionak Aitor, Zorionak Naroa
eta Zorionak guztioi!!
Ague.

Laura dijo...

Kaixo!
Ague eskerrik asko liburuarengatik, oso polita da!
Bakarrik esan nahi dut gabon onak pasatzeko!
Olentzero edo erregeak opariak ekartzeko, ondo portatu behar dugu. Dakizue ondo portatu.
Ondo pasa!

tania dijo...

kaixo denoi.
beste gabon batzuk zuekin.
¿ondo portatu zarete?
nik bai eta olentzero opari asko akarrico dit.
eguberri on¡¡¡ eta badakizue ondo portatu.

uxue dijo...

Kaixo:
Gabonak iritsi dira.
Ondo portatu zarete?
Ni bai.Olentzero gauza asko ekartzea espero dut.
Ondo pasa gabonetan eta espero dut Olentzero ikatza ez ekartzea!!!
AGUR.

tania dijo...

ondo portatu olenzeren ondore erregeak datozte eta notak onak atera.
agur ondo pasa

Ague dijo...

Aupa!
Uxue, zu izan al zinen 6.A ko postal lehiaketaren irabazlea??
Eta 6. B koa, nor izan zen??
Bioi Zorionak.
Ague

Imanol dijo...

Berdin! Oso ondo pasa eta opari asko ekarri dizkizutela espero dut.Turoiaz potolo jarriko gara, baino oso ondo pasatzea espero dut.

Naroa dijo...

Asko gustatu zitzaidan eman zidaten oparia krismas lehiaketa irabazteagatik.
URTE BERRI ON GUZTIOI!!!

Iñigo Velasco dijo...

Eguberri oso onak pasatu nuen.
Lagunekin planak egin nituen, San Adrián mendira joan nintzen eta han ermita bat ikusi nuen.
Ze ondo pasa genuen!!!

Unknown dijo...

eguberriak oso onak izan ziren andrearekin eta leirekin konttzertu batera joan ginen , ere bai gratisa sartu genuen