sábado, 23 de mayo de 2009

VI.IBILALDI ZIKLOTURISTA

PEDALEO SOLIDARIOA
VI. IBILALDI ZIKLOTURISTA


Pedaleo soliadarioa, bai. Baina zer esan nahi du horrek?
Duela sei urte antolatu zen jarduera atsegin hori lehen aldiz eta, urtetik urtera, jende gehiagok hartzen du parte, zorionez.

Bi helburu nagusi ditu: alde batetik, esklerosi anizkoitzaren aurkako borrokari laguntzeko dirua jasotzea eta, bestetik, bizikletan ibiltzen gozatzea, elkarrekin ibilbidea eginez Donostian barrena.


Antolaturiko ibilbidea honako hauxe izango da:
Mundaiz ikastetxea, Mandasko dukearen pasealekua, Santa Katalina zubia, Erregina Erregentearen kalea, Boulevard zumardia, Kontxa pasealekua, Eduardo Chillida pasealekua. Hortxe talde-argazkia atera eta buelta, Igeldo pasealekua, Kontxa pasealekua, San Martin kalea, Mandasko dukearen pasealekua eta Mundaiz.

Maiatzaren 24an, igandez, 12.00etan abiatuko gara eta 13:30etan amaituko dugu gutxi gora-behera, hamaiketako goxoa dastatuz.

Dena den, badakizue txirrindulari ona izateko arauak betetzea ezinbestekoa dela…

Hona hemen aholku batzuk:


-Pedalei eragin baino lehen, bizikleta egoera onean dagoela egiaztatu behar duzue: gurpilak, balaztak, argiak…
-Abiadura egokian joan, txirrina eta argiak erabili, semaforoak eta galtzada errespetatu...
-Gainontzeko ibilgailuek beti ikusi behar zaituzte, eta ez ibili jolasean autoen artean!
-Adierazi eskuz zer mugimendu eta norabide aldaketa egin behar dituzun.
-Seinaleak errespetatu.
-Kaskoa erabiltzea ezinbestekoa da.
-Udaltzainen aginduak aintzakotzat hartu eta baita trafiko-arauak ere.

Eta bukatzeko… ONDO PASA!

martes, 12 de mayo de 2009

OLINPIADAK!!!!!!!

XXVI. Olinpiadak
.....
Aurreko asteburuan
“Corazonisten arteko Olinpiadak izan ziren, Errenteriako Telleri ikastetxean.
Gure ikastetxeko kide askok hartu genuen parte saskibaloian eta areto-futbolean. Baina, zoritxarrez, ez genuen koparik irabazi… Hori bai! Oso pozik eta gustura ibili ginen. Alde batetik, izugarri disfrutatu genuelako eta, bestetik, lagun berriak egin genituelako, nola ez!

Ikastetxe askotako kirolariak elkartzea eta elkarrekin asteburua ematea da erronka.
Bosgarren mailako batzuk hartu genuen parte:
Erik Contreras, Jon Wood, Enrique Bordenave, Iñigo Gorriño eta abarrek.
Datorren ikasturtean Zaragozan izango dira Olinpiadak, eta dagoeneko irrikan gaude hara joateko.
Aupa Olinpiadak!!