Duela gutxi hasi genuen ikasturte berria (09-10) eta, jada, buru belarri ari gara lanean.
Maila berria, zenbait irakasle berri, liburu berriak, eta nola ez, ilusio berriak ere!
Gaur, gure lehen irteera izan dugu eta pozaren pozez ibili gara.
Urtero bezala, irailean, 57.Zinemaldian hartu dugu parte beste ikastetxetako ikasle asko bezala.
Aretoa beteta zegoen.
Aurten "PONYO" filmea ikusi dugu eta asko gustatu zaigu. Lehenengo aldia izan da euskeraz entzun dela filme hau.
Hemen duzue laburpen txiki bat:
...
Hayao Miyazaki japoniar zinemagilearen azkenengo filma, "Ponyo itsaslabarrean", beste obra nagusi bat da, ez soilik marrazki bizidunen filmeen artean, baizik eta edozein moetako zineman.
Filma "Sirenatxo txikia" ipuinaren bertsio bat da gutxi gora behera: Sosuke umeak arraintxo gorri bat aurkitzen du, itotzetik salbatzen du eta Ponyo izena jartzen dio. Ponyo itsasoetako erreginaren alabatxoa da eta bere aitak itsas indarrak bialtzen ditu beragana itzularazteko. Baina Ponyok Sosukeren odol tanta bat xukatu du eta horregatik neskatila batetan bihurtzen da eta Sosukerengana itzultzen da, bere ihesan naturaren indarrak askatuz, ekaitz eta uholde izugarri bat eraginez. Azkenean, Sosukek Ponyo beti maiteko duela zin egin behar du, Ponyo neskatila bat izaten jarrai dezan, bere botereak gal ditzan eta itsas aparrean bihur ez dadin.
Haurrentzako ipuin zoragarri bat eta nagusientzako gozamen estetiko eta etiko bat ere, mezu ekologista bat bere barnean daramana: gizakiak eta natura batera bizi daitezke betirako elkar maite eta errespetatzen badute.
Asko gustatu zaigu.
viernes, 18 de septiembre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
7 comentarios:
Kaixo:
Gaurko pelikula polita izan da baina txikientzako zen. Ni oso ondo nago 6 mailan Mirenekin. Bertizera joango gara eta oso ondo pasa egingo degu, tirolina eta piraguismoa egiten.
Agur, eta sorte on kurtsoarekin.
bai Laura asteazkenean bertizera joango gara eta, uste dut, oso ondo pasatuko dugula.
Agur eta ondo pasa
bai biar bertizera gaur ezingo dut lo egingo.
oso onddo pasatukogera.
Kaixo:
Bertizetik etorri gara eta oso ondo pasatu dugu. Tirolina eta piragüa egiten. Ere kobazuloan...
Diskotekan asko dantzatu dugu eta Juan Camilo oso ondo dantzatzen zuen, jejeje...
Beno,
Agur
Bueno pelikula ondo zegoen baino ya handiago gera eta...
niri ez zidan asko gustatu pertson animatuak ziren
Publicar un comentario