sábado, 23 de mayo de 2009

VI.IBILALDI ZIKLOTURISTA

PEDALEO SOLIDARIOA
VI. IBILALDI ZIKLOTURISTA


Pedaleo soliadarioa, bai. Baina zer esan nahi du horrek?
Duela sei urte antolatu zen jarduera atsegin hori lehen aldiz eta, urtetik urtera, jende gehiagok hartzen du parte, zorionez.

Bi helburu nagusi ditu: alde batetik, esklerosi anizkoitzaren aurkako borrokari laguntzeko dirua jasotzea eta, bestetik, bizikletan ibiltzen gozatzea, elkarrekin ibilbidea eginez Donostian barrena.


Antolaturiko ibilbidea honako hauxe izango da:
Mundaiz ikastetxea, Mandasko dukearen pasealekua, Santa Katalina zubia, Erregina Erregentearen kalea, Boulevard zumardia, Kontxa pasealekua, Eduardo Chillida pasealekua. Hortxe talde-argazkia atera eta buelta, Igeldo pasealekua, Kontxa pasealekua, San Martin kalea, Mandasko dukearen pasealekua eta Mundaiz.

Maiatzaren 24an, igandez, 12.00etan abiatuko gara eta 13:30etan amaituko dugu gutxi gora-behera, hamaiketako goxoa dastatuz.

Dena den, badakizue txirrindulari ona izateko arauak betetzea ezinbestekoa dela…

Hona hemen aholku batzuk:


-Pedalei eragin baino lehen, bizikleta egoera onean dagoela egiaztatu behar duzue: gurpilak, balaztak, argiak…
-Abiadura egokian joan, txirrina eta argiak erabili, semaforoak eta galtzada errespetatu...
-Gainontzeko ibilgailuek beti ikusi behar zaituzte, eta ez ibili jolasean autoen artean!
-Adierazi eskuz zer mugimendu eta norabide aldaketa egin behar dituzun.
-Seinaleak errespetatu.
-Kaskoa erabiltzea ezinbestekoa da.
-Udaltzainen aginduak aintzakotzat hartu eta baita trafiko-arauak ere.

Eta bukatzeko… ONDO PASA!

13 comentarios:

Ague dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
Ague dijo...

Zorionak ibilaldian parte hartu duzuen guztioi!!!!!
Oso goiza polita eta atsegina pasa dugu, eta eguraldia ere oso txintxo portatu da gurekin, e???
Eskerrak, arratsaldean bota dituen euri jasak ez direla goizean izan!!!
A! eta Zorionak Paula, zure urtebetetzean, egun zoragarria izan dezazula!!!
Ague.

Mikel Garcia dijo...

ni ez nengooen baina seguru oso ondo pasatu zenutela.

agur Mikel

Anónimo dijo...

Seguro que el paisaje era muy bonito pero no pude ir.

LuCy dijo...

Yo no pude ir tenia competicion de atletismo.

Allen dijo...

ni ez nintzen joan
baina uste dut guztiok ondo pasa duzuala

Unknown dijo...

Oso ondo joan ziren guztiei, ziur oso ondo pasatuko zenuteela

AUPA

Anónimo dijo...

Tubo que estar bien pero no pude ir :(...

LuCy dijo...

Pero em hubiera gustado ir.

PAULA dijo...

ez nintzen joan baina seguru nago oso ondo pasatu zenutela.

aupa bizikleta!!!!!!!!!!!!!!!!
Paula

alazne dijo...

yo no fui pero seguro que me hubiera gustado ir por el paisaje porque fui un día al peine de los vientos y era hermoso pero en bicicleta y con tus conpañeros, profesores, el directos, padre, madres...bueno que me lo hubiera pasado genial bueno yo sola no todos los que no hayan ido tenian ganas de ir pero no podian y los que han ido seguro que ahora mismo prefieren repetir pero lo pero es que la prenda un poco asi que... bueno agur chicos cuando este de vacaciones os hablare a todos desde tunez espero que vosotroa también desde donde esteis de vacaciones. AGURRRR.

tania dijo...

que pena que no pude ir seguro que os lo pasais teis muy bien
tania

Iñigo Velasco dijo...

Kaixo:
Ibilaldi zikloturista,oso dibertigarria zen.
Eguraldi ona izanik ondo pasa nuen.
Sprinta asko gustatu zitzaidan.
Bueno,
Agur