lunes, 31 de mayo de 2010

HOCKEYKO FINALA

Hockey-a
Aurreko ostiralean, maiatzak 28, hockeyko finala izan genuen Bilbon.
Loiola bilbotar taldearen aurka jokatu genuen. Izugarrizko espektazioa egon zen; 67 pertsona joan zire gu animatzera.Eskerrik asko guztioi!
Gure partidua hasi baino lehen 3. eta 4. gelakoek jokatu zuten, baina 5-1 geratu ziren, jokalariak onak baitziren!
Gure taldean sei pertsona jolastu genuen: Alex Acarreta, Iñigo Velasco, Iker
Borda, Víctor Martinez, Aitor Muñoz, Imanol Muñoz eta Adrian Almeida
; gure
porteroa. Partidu osoan urduri egon ginen, zelai horretan ez genuelako ondo
patinatzen, ohituta ez geunden eta leku horretara!!
Hala ere, 9-1 irabazi genuen!!! Eta honekin, finalistak izatea lortu dugu!!
Ondoren, 11ak aldera etxerantz abiatu ginen oso os nekatuta geunden, baina gero oso siesta handia bota genuen, ondo merezia!!!!
Aitor Muñoz eta Imanol Muñoz (5.mailako ikasleak)
Gora Mundaizeko Hockey-a

martes, 25 de mayo de 2010

MUNDAIZ ZARAGOZAKO OLINPIADETAN

Mundaiz Zaragozako Olinpiadetan

Aurreko asteburuan “Corazonisten arteko Olinpiadak” izan ziren, Zaragozako "La Mina" ikastetxean. Gure ikastetxeko kide askok hartu genuen parte gimnasia erritmikoan, saskibaloian eta areto-futbolean. Eta , zorionez, hiru kopa irabazi genituen!!! Gimnasia erritmikan lehenak izan ginen, eta saskibaloian ere!! Futbol-aretoan laugarrenak, eta ez da gutxi konpetentzia oso handia zen-eta!!!
Oso pozik eta gustura ibili ginen. Alde batetik, izugarri disfrutatu genuelako eta, bestetik, lagun berriak egin genituelako, nola ez! Turismo pixka bat ere egin genuen, zein polita Katedrala, enparantza, inguruko kaleak...!
Ikastetxe askotako kirolariak elkartzea eta elkarrekin asteburua ematea da erronka.
Bosgarren eta seigarren mailako batzuk hartu genuen parte.
Datorren ikasturtean Haron izango dira Olinpiadak, eta dagoeneko irrikan gaude hara joateko.
Ander Barrio (5.mailako ikaslea)

Aupa Mundaiz!!






Argazkiak: Naroa, Naroa eta Ainhoa (5.mailakoak)