viernes, 16 de octubre de 2009

Unicef-ekin bat

Urriak 16 Unicef-ekin bat
Lasterketa Solidaria

Gipuzkoako Unicef-ekoek ohiko lasterketa solidarioa prestatu dute, seigarrenez.
Aurtengo edizioan bilduko den dirua "Nigerrerako tantak” kanpainara bideratuko da.
Kanpaina horrekin, Nigerren urak duen garrantzia azpimarratu nahi du, bai eta ura haurren biziraupenerako gakoa dela ere.

Lasterketa Saguesetik Zurriolara izan da eta 15 minutu iraun ditu.

Lasterketa honetan Donostiako LHko 5. eta 6. mailakook hartu dugu parte eta bakoitzeko 2 euroko laguntza eskaindu diegu. Unicef-ek Nigerren ura eta haurren biziraupena bermatzeko aurrera daraman egitasmorako.

Ikastetxe asko bildu gara eta oso giro onean burutu dugu ekintza.
Mundaizekoak irabazleen artean egon gara, jakina!!!

Hori bai, hotz galanta pasa dugu hasiera batean!! Gero ordea, korrika egin ondoren, eguzkipean eta hamaiketako goxo bat dastatuz primeran sentitu gara.
..
..

viernes, 2 de octubre de 2009

LH INGURUMEN ESKOLETAN

INGURUGIRO ESKOLAK

Irailaren 23, 24, eta 25ean LHko ikasle guztiak naturarekin harremanetan jarri ginen.
Lehengo eta bigarren mailakoak egun pasa joan ziren Guadalupera joan ziren.
Gainontzekoak hiru egunetarako abiatu ginen ingurumen eskoletara.

Hirugarren mailakoak Zarautzera joan ziren, laugarren mailakoak, berriz, Azpeitiara joan ziren.
Seigarren mailakoak Berrizera, kirol arriskutsuak praktikatzera. DENAK POZ-POZIK IBILI ZIREN!!

Bosgarren mailakoak ERE primeran ibili ginen Arotz-Enea Ingurugiro Heziketako Eskolan. Etxarri-Larraun herrian dago kokatuta, Lekunberrtik oso gertu, Nafarroan.
Basoa izan zen gure protagonista. Horren barruan “kobazulo” pare bat bisitatu genituen, zein politak ziren, barruan bertan, gure begiraleengandik entzundako historioak!!!
Sendabelarrak hartu genituen, llantén izenekoa, eta ondoren ukendua egin genuen. Oso interesgarria iruditu zitzaigun tailer hori, denak irten ginen ukendu pote batekin.
Aldatz herria ere bisitatu genuen, eta bidetik gindoazela, ondoko soro batean behi baten erditzea ikusi genuen, ikaragarria izan zen hura!!


Gauza asko ikasi ondoren, ikasitakoa praktikan jartzeko momentua iritsi zitzaigun. Lan-koaderno interesgarria bete genuen.

Eta nola ez, gizakia eta ingurugiroaren harremanak nolakoak diren sentitu eta ikasi genuen oso giro atseginean.

EZ AHAZTU IKASITAKOA,
BESTE BAT ARTE!!
..
..