jueves, 3 de diciembre de 2009

EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAK ERE BADU BERE EGUNA

Gaur, abenduak 3, Xabierko Frantzisko Deunaren eguna, Euskararen eguna ospatzen da.


Baina noiz hasi zen ospatzen egun hau? Noren ekimena izan zen?Euskararen Eguna 1949ko abenduaren 3an ospatu zen lehenengo aldiz. Euskaltzaindiak eta Eusko Jaurlaritzak abenduaren 3a, Xabierko Frantziskoren eguna, Euskararen Egun ofizial izendatu zuten.Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.Euskararen Nazioarteko Egunerako Benito Lertxundik abesti bat egin zuen, nahi izanez gero bilatu eta entzun.

Gure ikastetxean ere, euskararen eguna ospatzeko zenbait jardueratan murgilduta ibiliko gara, nola ez!!Ea euskararen geroa ekintza xume hauetan bakarrik ez den geratzen eta guztiok esaten dugun: Nik euskaraz bai!
Beraz badakizue, dakigun euskara gero eta gehiago erabili....altxor izugarria dugu eta!
...
...

6 comentarios:

uxue dijo...

Oso ondo pasa nuen euskararen egunean jolasten,abesten eta txokolatadan.
AGUR

Ague dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
Ague dijo...

A ze txokolate goxoa dastatu genuen!
Zorionak Tokan irabazi zutenei!!
Ea datorren urtean eguraldi hobeagoa dugun!!
Ague.

iker b dijo...

Oso ondo pasa nuen tokan jolasten eta gero txokolatadan obeago.
AUPA EUSKERA!

Unknown dijo...

nik ez nuen euskeraren egunean jolastu baina hala ere ondo pasa genuen nire lagunekin

aritz dijo...

Oso ondo pasatu genuen Santa Agedan.A zorionak Age.Oso ondo pastuko dugu 13anagur Age.