viernes, 18 de junio de 2010

OPORRAK

Iritsi zaizkigu oporrak!!

Azken egun hauek oso betetak egon dira, Bihotz Deunaren eguna ospatu genuen, Ikasturte bukaerako jaialdiaz ere disfrutatu genuen eta nola ez, Errealeren igoera!!!

Eta orain oporrei usaina hartzea!!

Zoragarria da oporrak izatea.
Oporrak gozatu baina alferkeriari ez utzi lekurik, e?
Jolas egin eta asko ikasi!!
Kontatu kontatu, non zabiltzaten!!!
Eta argazkiak badituzue bidali, hementxe txertatuko baititugu, horrela, denok ezagutuko ditugu ikusten ari zareten lekuak!!

lunes, 31 de mayo de 2010

HOCKEYKO FINALA

Hockey-a
Aurreko ostiralean, maiatzak 28, hockeyko finala izan genuen Bilbon.
Loiola bilbotar taldearen aurka jokatu genuen. Izugarrizko espektazioa egon zen; 67 pertsona joan zire gu animatzera.Eskerrik asko guztioi!
Gure partidua hasi baino lehen 3. eta 4. gelakoek jokatu zuten, baina 5-1 geratu ziren, jokalariak onak baitziren!
Gure taldean sei pertsona jolastu genuen: Alex Acarreta, Iñigo Velasco, Iker
Borda, Víctor Martinez, Aitor Muñoz, Imanol Muñoz eta Adrian Almeida
; gure
porteroa. Partidu osoan urduri egon ginen, zelai horretan ez genuelako ondo
patinatzen, ohituta ez geunden eta leku horretara!!
Hala ere, 9-1 irabazi genuen!!! Eta honekin, finalistak izatea lortu dugu!!
Ondoren, 11ak aldera etxerantz abiatu ginen oso os nekatuta geunden, baina gero oso siesta handia bota genuen, ondo merezia!!!!
Aitor Muñoz eta Imanol Muñoz (5.mailako ikasleak)
Gora Mundaizeko Hockey-a

martes, 25 de mayo de 2010

MUNDAIZ ZARAGOZAKO OLINPIADETAN

Mundaiz Zaragozako Olinpiadetan

Aurreko asteburuan “Corazonisten arteko Olinpiadak” izan ziren, Zaragozako "La Mina" ikastetxean. Gure ikastetxeko kide askok hartu genuen parte gimnasia erritmikoan, saskibaloian eta areto-futbolean. Eta , zorionez, hiru kopa irabazi genituen!!! Gimnasia erritmikan lehenak izan ginen, eta saskibaloian ere!! Futbol-aretoan laugarrenak, eta ez da gutxi konpetentzia oso handia zen-eta!!!
Oso pozik eta gustura ibili ginen. Alde batetik, izugarri disfrutatu genuelako eta, bestetik, lagun berriak egin genituelako, nola ez! Turismo pixka bat ere egin genuen, zein polita Katedrala, enparantza, inguruko kaleak...!
Ikastetxe askotako kirolariak elkartzea eta elkarrekin asteburua ematea da erronka.
Bosgarren eta seigarren mailako batzuk hartu genuen parte.
Datorren ikasturtean Haron izango dira Olinpiadak, eta dagoeneko irrikan gaude hara joateko.
Ander Barrio (5.mailako ikaslea)

Aupa Mundaiz!!






Argazkiak: Naroa, Naroa eta Ainhoa (5.mailakoak)

viernes, 23 de abril de 2010

LIBURUAREN EGUNA

Apirilaren 23a, Liburuaren Eguna.

Egia esan, Liburuaren Eguna dela eta paperekoa datorkigu burura, jakina, baina egia da ere, pixkanaka-pixkanaka liburu elektronikoak edo e-book deritzonak tokia hartzen ari direla.
Eta zuk, ezagutzen al dituzu liburu elektronikoak?
Ezagutuko dituzu laster, ziur!
...
Zein liburu izan da, irakurrri duzun azkena? Gustatu al zaizu?Beno, bada, kontatu kontatu....


A! Zorionak Sara, zure urtebetetze egunean!

jueves, 25 de marzo de 2010

ASTE SANTUKO OPORRAK...

Azken egun hauetan hainbat kontu izan ditugu:

-Lehenik eta behin aipatu beharra dugu UDABERRIAN sartu garela dagoeneko.
Baina udaberrikoak propioak diren zenbait aldaketa hasi ziren jada duela egun batzuk. Zuhaitz asko loretan daude eta zelaietan ere hasi dira irteten loreak, bistarako plazerra, jakina! Hori bai, kontuz polenarekin, aurten gogor joko diela alergikoei diote adituek eta.Dena den, disfritatu dezagun udaberriaz, urteko sasoi atsegina baita.Eta zu?? Horretan zaude?? Kontatu kontatu.......


-Aipatzekoa da ere martxoaren 22an URAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatu genuela. Honekin batera zenbait hausnarketa eta gogoetak. Orain duzue aukera polita hemen idazteko esandako batzuk ez ahazteko………

-Eta bigarren hiruhilabeteari agurra emateko, TXANGOAK!!
Lehengo ziklokoak egun pasa…, bigarrengo zikloa Larraitzera eta hirugarren ziklokoa Guadalupera edo Zubietara, eguraldiaren arabera.
Oso esperientzia aberasgarria sortzen baitu beti elkarbizitzak.


-Orain, Aste Santuan sartuko gara eta, honekin batera oporrak iristen zaizkigu.
Bada, badakizue, deskantsatu eta aprobetxatu pilak betetzeko, berehala dugu buelta eta.
...
...

martes, 2 de marzo de 2010

POLICARPO ANAIA


POLICARPO ANAIA


Policarpo anaiaren eguna ospatu behar dugu eta, haren bizitza ezagutzeko ekintza asko burutuko ditugu astean zehar.
Ostegunean 9:05ean Policarpo anaiaren aldeko meza izango da.
Arratsaldean, 15:00etan, jolasak daude prestatuta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.
Ondoren, askari goxo bat dastatuko dugu.Badakizue, Policarpo anaiak ez du nahi gu askaldu gabe gelditzerik, jakina!!!
"Corazonisten ikastetxeko ikasle guztiek ezagutzen dugu nor izan zen Policarpo anaia eta honek, anaien alde, burutu zuen lana. Baina gehiago jakin nahi baduzue sartu interneten eta, aurkituko duzue hari buruz idatzi den guztia.
Gora Policarpo Anaia, Corazonisteen fundatzaileenetako bat.
...

miércoles, 10 de febrero de 2010

ASTE LAGUNKIDEA

ASTE LAGUNKIDEA

Aste honetan, ohiko aste solidarioa lantzen ari gara ikastetxean.
Aurtengoan, Puerto Principe-ko (Haiti) Anaia korazonisten bi ikastetxeak laguntzen saiatuko gara, bertan jasan duten lurrikararen ondorioak leuntzeko.
San Juan ikastetxean hiru pertsona hil ziren eta zauritu asko...
Canado-Haiti ikastetxea erabat suntsituta geratu da...

Horretarako, zenbait ekintza antolatu ditugu:
-otsailak 8, ONGD korazonistaren aurkezpena.
-otsailak 9, proiektuaren aurkezpena.
-otsailak 1o, bokata solidarioa.
-otsailak 13, bazkari solidarioa.

BIHOTZA MUNDUARI IREKIA, UN CORAZÓN ABIERTO AL MUNDO

5.mailako ikasleak