viernes, 29 de enero de 2010

HOCKEY

Aurreko astean, gure mutilok bilbotarren aurka 13-2 irabazi zuten.
Denek, jokatu zuten oso ondo. Alex, Aitor, Adrián, Aritz, eta Victor primeran ibili ziren.
Iñigo, Iker, Imanol eta Ander ez ziren etorri gaixorik zeudelako, a ze pena!
Partidua hunkigarria izan zen. Adrianek zorte handia izan zuen 6 gol sartu baitzituen. Zorionak!
Bukatu bezain laster, eta ohi dugunez, beste taldekoei eskua luzatu genien poz-pozik.
Ondoren, gure saria hartzera joan ginen. Izugarrizko ogitarteko goxoa daztatu genuen, indarrak berritzeko, Jakina!!
Zorionak denoi!!
Aupa gure taldea!!
Ea urrengoetan ere irabazten dugun!!



Imanol eta Aitor Muñoz.

miércoles, 27 de enero de 2010

BAKEAREN EGUNA


Gaur, uratarrilak 27, ikastetxean bakearen eguna ospatzen dugu.
Bakearen egun unibertsala, urtarrilaren 30ean da, baina larunbata denez erabaki dugu gaur ospatzea.
Aste osoa daramagu BAKEA lantzen, eta gaur keinu berezi bat egingo dugu.

Ohi bezala, mezuz betetako puxika bat askatuko dugu airean, gure nahien seinale bezala.
Ea gai garen mezu horietan idatzi duguna, urte osoan zehar betetzea.
.
.

viernes, 22 de enero de 2010

DONOSTIAKO EGUNA

DONOSTIAKO EGUNA!!

Gaur, asteartea 19, Donostiako eguna ospatu dugu ikastetxean martxa joz eta abestuz.
A ze nolako kontzertu ederra eta hunkigarria ikasleena!!!

Zoragarria baino zoragarriagoa!!!



Eta... zer esanik ez, 20ean egindako desfilea!!!
Denak potit-politak zeuden, dotore-dotore, eta aurpegietan marrazten ziren irribarreak eta alaitasuna ezin ederragoak ziren.

Gora Mundaiz ikastetxeko danborrada!!!
Gora Donostiako eguna!!!


BAGERA...!
GU ERE BAI!
GU BETI POZEZ,
BETI ALAI
.
.
.







.