jueves, 25 de marzo de 2010

ASTE SANTUKO OPORRAK...

Azken egun hauetan hainbat kontu izan ditugu:

-Lehenik eta behin aipatu beharra dugu UDABERRIAN sartu garela dagoeneko.
Baina udaberrikoak propioak diren zenbait aldaketa hasi ziren jada duela egun batzuk. Zuhaitz asko loretan daude eta zelaietan ere hasi dira irteten loreak, bistarako plazerra, jakina! Hori bai, kontuz polenarekin, aurten gogor joko diela alergikoei diote adituek eta.Dena den, disfritatu dezagun udaberriaz, urteko sasoi atsegina baita.Eta zu?? Horretan zaude?? Kontatu kontatu.......


-Aipatzekoa da ere martxoaren 22an URAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatu genuela. Honekin batera zenbait hausnarketa eta gogoetak. Orain duzue aukera polita hemen idazteko esandako batzuk ez ahazteko………

-Eta bigarren hiruhilabeteari agurra emateko, TXANGOAK!!
Lehengo ziklokoak egun pasa…, bigarrengo zikloa Larraitzera eta hirugarren ziklokoa Guadalupera edo Zubietara, eguraldiaren arabera.
Oso esperientzia aberasgarria sortzen baitu beti elkarbizitzak.


-Orain, Aste Santuan sartuko gara eta, honekin batera oporrak iristen zaizkigu.
Bada, badakizue, deskantsatu eta aprobetxatu pilak betetzeko, berehala dugu buelta eta.
...
...

martes, 2 de marzo de 2010

POLICARPO ANAIA


POLICARPO ANAIA


Policarpo anaiaren eguna ospatu behar dugu eta, haren bizitza ezagutzeko ekintza asko burutuko ditugu astean zehar.
Ostegunean 9:05ean Policarpo anaiaren aldeko meza izango da.
Arratsaldean, 15:00etan, jolasak daude prestatuta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.
Ondoren, askari goxo bat dastatuko dugu.Badakizue, Policarpo anaiak ez du nahi gu askaldu gabe gelditzerik, jakina!!!
"Corazonisten ikastetxeko ikasle guztiek ezagutzen dugu nor izan zen Policarpo anaia eta honek, anaien alde, burutu zuen lana. Baina gehiago jakin nahi baduzue sartu interneten eta, aurkituko duzue hari buruz idatzi den guztia.
Gora Policarpo Anaia, Corazonisteen fundatzaileenetako bat.
...