viernes, 27 de marzo de 2009

KORRIKA 16. MUNDAIZEN

TUTERA-GAZTEIZ 09 martxoaren 26tik apirilaren 5era.

Korrika kulturala Mundaizen; martxoak 27, ostirala.





Euskal kultura bultzatzea eta euskara gizartearen esparru guztietara eramatea da egitasmo honen helburua.
Ongi etorri, lagun!!
Horrela du izenburua Korrika 16ren kantak, Betagarri taldearen eta Jon Maiaren artean egindakoak.
Abestia eta bideoa ikusi eta entzun nahi badituzue, hemen duzue dagokion helbidea elektronikoa:
Korrika 16” bideo-klipa: www.korrika.org gunean dago ikusgai.

Hemen duzue abestian, behin eta berriro, errepikatzen dena :
Karriketan korrika
korrika karriketan
doa Euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa Mundua... uhoo
Karriketan korrika
korrika karriketan
doa Euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa mundua... uhoo
Kantatu dezagun

Ongi etorri lagun!
Euskara herrira
Zure herrira zatozena..
…..
Mundaizeko ikasleek parte hartuko dugu, gaur martxoak 27.
Ikastetxetik abiatu eta, Kristina-enea parketik Egia kalera, hemendik gora, eta Ametzagaina kaletik gora MªReina elizaraino, eta handik, Karmengo kaletik Plaza handira jeitsi.
Eta …..hantxe, nola ez, askari goxo bat dastatu hainbeste kirola egin ondoren, musikaz alaituta eta, ...berriro buelta!!!!!


Aupa neska-mutilok!!!!!

...
...


viernes, 20 de marzo de 2009

UDABERRIA

Gaur, udaberria iritsi zaigu.
Lau jai eguneko zubia eta, tartean udaberria.
A ze atsegina!!


Udazkena euritsu izan zen, aterkiak eskuetatik kendu ezinik igaro zen urtaroa. Eta nola ez, eguraldi grisari aurpegia ona jarriz pasatu zen.

Neguak, bestalde, aurpegi gogorra erakutsi du. Urrian bota zuen elurra lehenaldiz eta hortik aurrera ia astero ikusi ahal izan dugu, mendian zein kalean.

Udaberria gaur iritsi zaigu baina udaberrikoak propioak diren zenbait aldaketa hasi ziren jada duela egun batzuk. Zuhaitz asko loretan daude eta zelaietan ere hasi dira irteten loreak, bistarako plazerra, jakina!
Hori bai, kontuz polenarekin, aurten gogor joko diela alergikoei diote adituek eta.

Dena den, disfritatu dezagun udaberriaz, urteko sasoi atsegina baita.
Eta zu?? Horretan zaude?? Kontatu kontatu.......
....
....

jueves, 12 de marzo de 2009

--PERUREN ALDEKO ASTEA--


Hemen Haritz Peruko ikasle batzuekin....
Eta hemen Haritz, izan zituen bizilagunekin.....

"Peruren aldeko astea" ospatzen ari gara.
Horretarako irakasleak, ikasleak eta gurasoak inplikatu nahi ditugu eta, hainbat ekintzei esker, Perun gu baino okerrago bizi den hainbat jenderi laguntzeko ilusioa lortu. Nahiz eta urrun bizi, gurekin asko dutelako antzekoa, Jesusen Bihotzekoak "KORAZONISTAK" baitira horiek ere. Bestetik, gainera, okerren daudenentzat harrera-etxea eraikitzeko behar besteko diru laguntza lortu nahi dugu. Hainbat anai korazonista ditugu han eta ez ditugula ahaztu azaldu nahi diegu. Haritz irakaslea han ibili zen garaiko lana baloratu nahi dugu, hango errealitateari buruzko hainbat eta hainbat argazki ikusi ahal izan ditugu eta.
Eskerrik asko Haritz hango errealitatea hain ondo azaltzeagatik.

Gaur osteguna, kontzertu solidario bat eskeinduko digute zenbait ikasle eta bi irakasle, aupa!!
Ostiralean afari solidarioa izango dugu, animo!!

Jaimek, prestatutako egitarau informazioa ere polit-polita geratu da.

Eskerrik asko ere, solidaritatearen alde, hainbeste lan egiten duzuen guztioi.
....
....

lunes, 9 de marzo de 2009

POLICARPO ANAIA

Aurreko martxoaren 6an, ostiralez, POLICARPO ANAIAREN JAIA ospatu genuen.




Policarpo anaiaren eguna ospatu behar genuela eta, haren bizitza ezagutzeko ekintza asko burutu genituen astean zehar ere.

Ostegunean 9:05ean Policarpo anaiaren aldeko meza izan zen.
Arratsaldean, 15:00etan, jolasak zeuden prestatuta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, baina eguraldiak ez zigun batere lagundu eta, azkenean, zinema antolatu behar izan genuen.
Haizeak eta kazkabarrak ez ziguten patiora ateratzen uzti, prestatua geneukan askari goxoa jatera. Baina, nolabait, eguraldi lardatsari aurre egin eta askaria jatea lortu genuen, behintzat.
Policarpo anaiak ez zuen nahi izan gu askaldu gabe gelditzerik, jakina!!!

"Corazonisten ikastetxeko ikasle guztiek ezagutzen dugu nor izan zen Policarpo anaia eta honek, anaien alde, burutu zuen lana. Baina gehiago jakin nahi baduzue sartu interneten eta, aurkituko duzue hari buruz idatzi den guztia.

Gora Policarpo Anaia, Corazonisteen fundatzaileenetako bat.

.......

.......

.......

........
........