jueves, 18 de junio de 2009

TXANGOAN URBASARA ETA, AGURRRRRAAAA!!!

IKASTURTEARI AGUR ESATEKO…

EGUN PASA URBASAN!!

IKASTURTEARI AGUR ESATEKO… EGUN PASA URBASAN!


Ikasturteari amaiera polita eta dibertigarria emateko, Urbasara joan ginen eguna pasatzera Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklokoak; hau da, 5A, 5B, 6A eta 6B taldeetakoak.
Primeran pasa genuen, jakina!!!

Hemen dituzue argazkiak...





Batzuk ─ez dugu aipatuko nortzuek...─ lohi-putzu bat ere aurkitu zuten eta… nahita edo nahi gabe… gustura sartu zituzten oinak barruraino eta baten batek zapatila ere galdu zuen!!! Ai, ai, ai… Segur aski basurderen batek aurkitu eta oraindik hantxe ibiliko da, ezin janda.


Hala ere, dena primeran irten zen eta asko gozatu genuen paisaiaz eta lekuaz. Zoragarria dela esan beharrik ez dago!!!Gainera eguraldia bikain portatu zen gurekin!
Bai joatean, bai etortzean, Altsasuko corazonisten ikastetxea ikusi genuen.


sábado, 6 de junio de 2009

JESUSEN BIHOTZAREN EGUNA, GURE EGUNA

JESUSEN BIHOTZAREN EGUNA, GURE EGUNA.

Ekainaren 5ean ospatu genuen ikastetxearen eguna.
Urtero bezala, gogoz eta ilusioz ekin genion egunari.
Goizero bezala, bederatzietan bildu ginen, baina ez liburuen aurrean, frantziskotarren elizan baizik; eta hantxe, eukaristian hartu genuen parte, “Jesusen Bihotza” denok maite dugula oso nabarmen geratu zelarik.


Ondoren, Zurriolara abiatzea zen gure asmoa kirol-ekintzetan murgiltzeko, baina eguraldiak ez zigun gure plana betetzen utzi eta gelara itzuli behar izan genuen. Ez pentsa liburuak ireki genituenik, ez, ez, ez.. mahai jokuekin, dantzan, txisteak kontatzen … aritu ginen.
Zein ondo pasa genuen!

Goiz erdian hamaiketakoa hartu genuen.
Ummm... Zein goxoak zeuden donutsak eta txokolatezko irabiatua!
Hemendik eskerrak hamaiketakoa hurbildu zigutenei!
Eta, jaiak bukatu ohi diren eran, bukatu genuen guk ere, hau da, poz-pozik eta datorren urtean errepikatzeko gogoekin!


Gaur, berriz, ekainak 6, “Familiaren eguna” ospatzen dugu eta ohi denez, ekintzaz beteta dugu eguna.

A! Interesgarriena gure Jaialdia, jakina!!!!!

Ondo pasa!!!