viernes, 18 de diciembre de 2009

EGUBERRI ON!


Egun hauetan izkina guztiak apaintzen ditugula bistan dago, baina, ez ahaztu, benetan apaindu behar duguna gure bihotza dela.
Egia esan, gurekin ditugun sentimenduak urte osoan garbiak eta onak izan beharko lirateke eta ez bakarrik orain Gabonak direlako, hori jakin badakigu…Hori ezin dugu ahaztu.
Beraz badakizue, eh?? Beti txintxo!! Merezi du-eta!!
Ikastetxean jaialdi bat antolatu genuen Eguberriak gainean genituelako, urtero egin ohi dugun bezala. Gela bakoitzak gabon kanta bat prestatu zuen.
Denok hartu genuen parte oso gustura eta oso momentu atsegina bizi genuen ohitura den bezala. Gurasoak ere primeran ibili ziren beraien seme-alabek egindakoaz disfrutatzen!!

Ah! Esan beharra dago gainera, gabon-postalen lehiaketan oso maila handia izan genuela.
5.Ako irabazlea Aitor Muñoz izan dela eta 5.Bkoa, berriz, Naroa Álvarez.
4.Akoa Nerea, 4.Bkoa Maider, 6.Akoa Uxue eta 6.Bkoa Iñigo.
Zorionak !! Gainera, Aitorrek, baita irabazi du Donostiabus lehiaketan, Zorionak berriro!!
Eta…
Gabon egun hauek indarberritu dezatela gizon-emakumeen elkartasun sentimendua, eta urte berriak zoriona eta ongi izatea ekar ditzala gurera eta besteenera, eta berdintasuna gizon eta emakume guztiontzat
.
...

sábado, 5 de diciembre de 2009

ERREALAREKIN BAT


Abenduaren 2an "Amets bat"-ek antolatutako egitarauan hartu genuen parte.
Goizean, Errealari egin genion bisitaldia eta, bazkaldu ondoren, Kutxa espaziora joan ginen!!
Primeran ibili ginen, jakina!!

Gaur, abenduak 5, denok Anoetara Erreala animatzera, oparitu zizkiguten sarrerekin!!
Aupa Erreala!!




...
...

jueves, 3 de diciembre de 2009

EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAK ERE BADU BERE EGUNA

Gaur, abenduak 3, Xabierko Frantzisko Deunaren eguna, Euskararen eguna ospatzen da.


Baina noiz hasi zen ospatzen egun hau? Noren ekimena izan zen?Euskararen Eguna 1949ko abenduaren 3an ospatu zen lehenengo aldiz. Euskaltzaindiak eta Eusko Jaurlaritzak abenduaren 3a, Xabierko Frantziskoren eguna, Euskararen Egun ofizial izendatu zuten.Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.Euskararen Nazioarteko Egunerako Benito Lertxundik abesti bat egin zuen, nahi izanez gero bilatu eta entzun.

Gure ikastetxean ere, euskararen eguna ospatzeko zenbait jardueratan murgilduta ibiliko gara, nola ez!!Ea euskararen geroa ekintza xume hauetan bakarrik ez den geratzen eta guztiok esaten dugun: Nik euskaraz bai!
Beraz badakizue, dakigun euskara gero eta gehiago erabili....altxor izugarria dugu eta!
...
...