jueves, 25 de marzo de 2010

ASTE SANTUKO OPORRAK...

Azken egun hauetan hainbat kontu izan ditugu:

-Lehenik eta behin aipatu beharra dugu UDABERRIAN sartu garela dagoeneko.
Baina udaberrikoak propioak diren zenbait aldaketa hasi ziren jada duela egun batzuk. Zuhaitz asko loretan daude eta zelaietan ere hasi dira irteten loreak, bistarako plazerra, jakina! Hori bai, kontuz polenarekin, aurten gogor joko diela alergikoei diote adituek eta.Dena den, disfritatu dezagun udaberriaz, urteko sasoi atsegina baita.Eta zu?? Horretan zaude?? Kontatu kontatu.......


-Aipatzekoa da ere martxoaren 22an URAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatu genuela. Honekin batera zenbait hausnarketa eta gogoetak. Orain duzue aukera polita hemen idazteko esandako batzuk ez ahazteko………

-Eta bigarren hiruhilabeteari agurra emateko, TXANGOAK!!
Lehengo ziklokoak egun pasa…, bigarrengo zikloa Larraitzera eta hirugarren ziklokoa Guadalupera edo Zubietara, eguraldiaren arabera.
Oso esperientzia aberasgarria sortzen baitu beti elkarbizitzak.


-Orain, Aste Santuan sartuko gara eta, honekin batera oporrak iristen zaizkigu.
Bada, badakizue, deskantsatu eta aprobetxatu pilak betetzeko, berehala dugu buelta eta.
...
...

7 comentarios:

Anónimo dijo...

Ze ondo bihar joango gara Zubietara bosgarren eta seigarren mailak.Eta bostetan... FESTA!!!! Agur eta ondo pasa.

Anónimo dijo...

ze ondo bihar joango gara zubietara eta nire urtebetetxea da ondo pasa

Unknown dijo...

ze ondo bihar ZUBIETARA joango gara entrenamendua ikustera eta ere bai naroaren urtebetetxea izango da!!!!!
ONDO PASA!!!!!!!!!!!!

Lander Vallejo dijo...

Oso ondo pasa Aste Santua,zubietan oso ondo pasa nuen zeren eta jokalariak zinadurak ari ziren egiten,entrenamendua oso dibertigarria zen , Johnatan Estrada, zinadura asko egin zuen bera bai dakiela!!!.geroago zubietako frontoian jolastu eta jolastu egin genuen janaria jan , merendola egin ... Oso ondo pasa nuen !!!!!!!!!!.ondo pasa Aste Santua (festak onak dira eta) !!!!!!!!! .

Iñigo Velasco dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
Iñigo Velasco dijo...

Hasieran, nire herrira joan nintzen. Oso lasaia da, eta txikia ere. Mendira joan nintzen fosilak hartzeko. Bukaeran, Benidormera joan nintzen, noski, hondartzara.
OSO ONDO PASATU NUEN OPORRAK ETA PILAK KARGATUTA DITUT!!!

alberto dijo...

Oso ondo pasa nuen Zubietan Errealaren entrenamendua ikusten.Johnatan de la Estrada sinadura asko egin zuen.Gero frontoian asko jolastu genuen futbolari.Oporretan Salamankara joan nintzen eta hortako katedrala ikusi nuen.Ere joan nintzen Albara.Avilara bisitatzera ere joan nintzen eta bere katedrala ere ikusi nuen.La Albercara ere joan nintzen eta nola oso zaharra delako polit-polita da. Agur!