miércoles, 24 de diciembre de 2008

MENDIKO JAIOTZA




AIPATZEKOA DA GURE JAIOTZA

Natura maite dugunez eta gure ikastetxean usadio dugunez, aurten ere inguruko mendi tontor batean jaiotza jarri dugu, gure Jaiotza. Tolosaldeako Uzturren hain zuzen ere.
Hara joan ginen taldetxo bat, primeran ibili ginen eta esan beharra dago eguraldia ere bikaina izan zela; eguzkia tarteka eta, elurra mar-mara bestetan!


Bai zoragarria izan genuen giroa!!


Handik Izaskungo baselizaraino jaitsi ginen eta hantxe, jakina, hamaiketako galanta irentsi genuen.
Oso giro atseginez bukatu genuen ibilaldia eta prest gaude hurrengorako!!


Beraz badakizue, animatu hurrengo mendi irteerara!!

3 comentarios:

Unknown dijo...

Oso goiza polita izan genuen. Elurra, eguzkia, ...denetarik.
Urte berrion denori.

Unknown dijo...

que guaiiiii

Anónimo dijo...

yo no pude ir a ver el belén